XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beste lexiko garratz, bizi eta indartsuago bat asmatu behar izan du.

Baina, geroago ikusiko dugun bezala, ez da Txillardegi mordoilokeriaren bide errazean erori, euskara oso ondo menderatu ondoren, euskarak dituen baliapide guztiak aprobetxatuz sortu du lexiko berri hori.

Bere garaiko berezitasunak

Bere garaiko berezitasunak bi ildotatik aipatuko ditugu: 1.- Bere garaiko euskal literaturgintza nondik nora zebilen.

2.- Berak euskal nobelagintzara ekarri zuen existentzialismo hori zer zen.

1.- Bere garaiko euskal literaturgintzaren nondik norakoa

1929an jaio zenez, Gerra Zibila haurtxo zela, 8-9 urte, ezagutu zuen.

Eta gerra bera baino gehiago gerra ondorengo urte ilun eta garratzak jasan izan zituen.

Ezta, beraz, gerra aurretik ere idazten zuten eta gerra ondoren erbesteratu edo isildu beharra izan zuten haietako belaunaldikoa, ez eta gerra ezagutu ez eta 1965 inguruan loratuko den idazle berrien belaunaldikoa ere.

Berak gazte denbora, eta Leturiaren egunkari ezkutua idatzi zuenean, bizi izan zuen giroa gerra ondorengo urte ilun eta klandestinidadekoa zen.

Lehendik idazten zutenak isildurik daude, euskal usaina duen oro galerazia eta pertsegitua baita; edo eta erbestean idazten dituzten beren lanak.

Katakunbetako literatura honek gerra aurreko giroan eta eitean oinarritua jarraitzen zuen.

Gerrak ebakiriko aurreko giro hura berpiztea eta zuzpertzea zen bere helburu ia bakarra.

Txillardegiren garaian agertzen zaizkigun poetak hauek dira: T.Monzón, erbesteratuen herri minezko eta galtzaileen saminezko poesia egiten duena.

Nikolas Ormaetxea Orixe, eta hau zen garai hartako maisu eta gidari, mistika kutsuko edo lehengo Euskal Herria, T.Agirreren tankerakoa, nostalgiz edo idilikoki deskribitzen duen poesia, formaz erabat tradizionala, egiten duena.